Haizeagatik alerta laranjan gaur gauetik

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 2a, 07:08

Haizetsu dator aste amaiera. Adi, ostiral goizalde honetatik alerta laranjan egongo baikara 24 orduz, bai behintzat larunbat goizera arte. Gero abisu horian segiko dugu gutxienik, larunbatean egun osoz. Abisu horitik alerta laranjara eta alerta laranjatik abisu horira, hala biziko ditugu hurrengo bi egunak. Honatx Euskalmet-ek egunotarako finkatu dituen abisu eta alerten ordutegiak:

Otsailak 2, osteguna

00:00-24:00 Abisu horia: "Hego-osagaiko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan. Haizeguneak ez diren tokietan, 50-60 km/h ingurukoak izan daitezke".

Otsailak 3, ostirala

00:00-03:00 Abisu horia haizeguneetan: "Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute".

03:00-09:00 Alerta laranja haizeguneetan: "Hego-mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gainditu dezakete".

09:00-18:00 Abisu horia haizeguneetan: "Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute".

18:00-24:00 Alerta laranja haizeguneetan: "Hego-mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gainditu dezakete".

18:00-21:00 Abisu horia haizeguneak ez diren tokietan: "Hego-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete".

21:00-24:00 Alerta laranja haizeguneak ez diren tokietan: "Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete".

Otsailak 4, larunbata

00:00-03:00 Alerta laranja: "Mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan. 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren tokietan".

03:00-06:00 Abisu horia haizeguneak ez diren tokietan: "Mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete".

03:00-24:00 Abisu horia haizeguneetan: "Mendebal/hego-mendebaldeko haize-boladak 100 km/h ingurukoak izango dira".

IRAGARPENA

Otsailak 2, osteguna

"Gaur giro haizetsua izango dugu eta euria egingo du. Goizean indar handia hartuko du hego-haizeak eta hodei ugari ikusiko ditugu. Egunean zehar tarteka euria egingo du baina eguerditik aurrera izango da ugariagoa. Arratsaldean haizea apur bat baretuko da baina azken orduetan berriro ere indartzera egingo du. Tenperatura epelarekin jarraituko dugu, batez ere kostaldean, non 20 ºC inguruko maximoak neurtuko diren".

Otsailak 3, ostirala

"Ostiralean ere haizea izango da protagonista eta giroa nahiko nahasia izango da. Hainbat fronte igaroko dira bata bestearen atzetik eta, ondorioz, momentu batzuetan euria egingo du eta besteetan ostarteak zabalduko dira. Horrekin batera, hego-mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da. Egunaren amaieran fronte aktiboago bat iritsiko da gurera eta euria iraunkorragoa izango da. Tenperaturek, bai maximoek eta baita minimoek ere, behera egingo dute apur bat".

Otsailak 4, larunbata

"Aldaketa gutxi espero dira larunbatean; haize indartsuarekin eta euri kontuekin jarraituko dugu. Giroa aldakorra izango da; tarteka eguzkia agertuko da eta beste momentu batzuetan euria egingo du, beti ere mendebaldeko eta hego-mendebaldeko haize zakarrarekin. Tenperatura berdintsua izango da; kantauri isurialdean 15-17 ºC arteko maximoak neurtuko dira".

Informazio eguneratua: euskalmet.eus