Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek lan uzte gehiago iragarri zituzten aste hasieran otsaila parterako. Are gehiago orain. Otsailaren 3, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 21, 23 eta 27rako behintzat gutxieneko zerbitzuak iragarri dituzte, Zumaia-Donostia eta Lasarte-Oria-Hendaia lineetan. Ez egun osoz, ordu tarte zehatzetan baizik.
Gogoan izan, udazkenaz geroztik lan uzte partzialak egiten ari dira Amara eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzeko langileak. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira, zerbitzuen maiztasuna eta kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea.
Gutxieneko zerbitzuen egutegi eta ordutegiak
Otsailak 3, 21, 23
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 6:55-9:05/17:55-20:05.
Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia
Otsailak 7, 9 eta 27
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 7:25-9:35/18:25-20:35.
Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia
Otsailak 11
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 11:55-16:05.
Otsailak 13, 15, 17
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 6:25-8:35/17:25-19:35.
Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia
Lasarte-Hendaia/Hendaia-Lasarte
Informazio gehiago:
902 543 210
@euskotrenEJGV (Twitter)
Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)