Xuban Errazkin Perez profesional mailan debutatzera doa aurten. Portugaleko Radio Popular Boavista taldeak fitxatu du usurbildarra. Ostiral honetan bertan egingo du taldeak, denboraldi berriko aurkezpena. Gertuago, Pagazpek Euskal Herriko Kluben Arteko 3. Nazio Txapelketako finala jokatuko du igandean, Aurrera Tolosa taldearen aurka. Iazko edizioa irabazi zioten aurtengo aurkari talde berari. Ia aurten zer gertatzen den.
Bi hitzorduoz gain, eskubaloi eta futbol neurketak izango ditugu, Oiardo Kiroldegian eta Haranen hurrenez hurren. Tartean, kadete nesken Gipuzkoako eskubaloi txapelketako finala. Honatx asteburuko kirol agenda osoa:
Suban Errazkin Perez, profesional mailan
Usurbildarra Radio Popular Boavista talde portugaldarraren hamaikakoan estreinatuko da maila profesionalean, hasi berri dugun urte honetan. Ostiral honetan bertan egingo du taldeak, denboraldiko aurkezpena. Errazkinek Café Baque-Campos taldean parte hartu du zaletu gisa, eta pasa den udan zenbait lasterketetan Wilier Triestina-Southeast talde italiarrarekin. Volta a Portugal do Futuroko lehen etapa irabazi zuen eta lehen lidergoa promesentzako proban. Usurbildarrak abenduan Radio Popular Boavistak Paredesen (Oporto ondoan, Portugal) eginiko hiru eguneko kontzentrazioan parte hartu zuen. Kontratua sinatzeke zuen oraindik, baina agidanez, Jose Manuel Martins Dos Santos taldeko zuzendari teknikoak begi onez ikusi zuen bere erakustaldia. Zorionak Xuban!
Pagazpe, 3. Euskal Herriko Klub Arteko Nazio Txapelketako finalean
Iazko txapeldunak, Usurbilgo Pagazpe elkarteko kideak aurten ere berriz, 3. Euskal Herriko Klub Arteko Nazio Txapelketako final handirako sailkatu dira. Urtarrilaren 21ean Idiazabalgo Igarondo frontoian Lemoaren aurka jokaturiko finalerdietan 1-2 nagusitu ziren usurbildarrak. Jendetza bildu zen Idiazabaleko hitzorduan, eta giro ederra izan zuten txapelketako bigarren finalerdiotan.
Finala igandean, otsailaren 5ean Amezketan ospatuko DA. Iazko aurkari talde bera izango dute usurbildarrek; Aurrera Tolosa taldekoak. Iaz usurbildarrak nagusitu ziren, ia aurten txapelketa berriz irabazteko moduan diren.
Lemoa-Usurbil, fineraldietako emaitzak
-Lau t´erdian: Garcia 8-18 Aranguren.
-Banaka: Arrese 11-18 Santxo.
-Binaka: Elezkano-Etxebarria 22-13 Urbieta-Gorrotxategi
Finala
Eguna: otsailak 5, igandea.
Ordua: 16:30.
Tokia: Amezketa.
Finalean parte hartuko duten taldeak: Aurrera Tolosa-Pagazpe.
Neurketak:
-4 t´erdian: Elola-Exposito
-Banaka: Urretabizkaia-Santxo
-Binaka: E. Labaka-Telletxea /Urbieta-Gorrotxategi
Txapelketari buruzko informazio gehiago: pilotabizi.com
FUTBOL ETA ESKUBALOI TALDEAK
Futbola Haranen
Otsailak 4, larunbata
09:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Udarregi 5
10:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Aralar Intxurre
12:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Kafeteria Orereta
15:30 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Iluari F.K. “B”
Eskubaloia Kiroldegian
Otsailak 4, larunbata
10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Udarregi 6D
10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Udarregi 5C
11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Bera Bera Laranja
15:30 Kadete neskak, lagun artekoa: Usurbil K.E.-zehazteke
17:30 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketako finala: Pulpo-Bera Bera
19:30 Senior mutilak, 1. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Quiron Askartza
Otsailak 5, igandea
09:15 Alebin neskak, Gipuzkoako errendimenduko txapelketa: prestakuntza saioa.
10:15 Alebin mutilak, Gipuzkoako errendimenduko txapelketa: prestakuntza saioa.
11:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Elgoibar Murgil