"Sagarrondotik sagardora" ikastaroa antolatu du Alkartasuna Kooperatibak

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 3a, 11:53

Iaz bezala, ikastaro praktikoa izango da honakoa, otsailaren 11n abiatu eta irailera arte luzatuko dena. Saioak Potxoenean izango dira. Honatx xehetasun gehiago:

Saioen egutegia:

-Otsailak 11: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa", Aitor Etxeandiaren eskutik.

-Martxoak 4: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

-Martxoak 11: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa", Josu Osaren eskutik.

-Apirilak 1: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.

-Apirilak 22: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizuren eskutik.

-Ekainak 3: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

-Uztailak 15: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osaren eskutik.

-Irailak 9: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Ikastaroko prezioa: ikastaro osoarena 96 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Saio solteetarako ere eman daiteke izena.

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.

KzGunea

Otsailean zehar, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Honatx hurrengo asteotarako iragarri dituzten ekintzak:

-Otsailak 13-21, 16:00-18:00: "Smartphoneak eta tabletak. Lortu zure Android gailuaren etekin handiena".

-Otsailak 22-28, 16:00-18:00: "Zure lehen urratsak Informatika munduan".

Informazio gehiagorako:

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Kale Nagusia, 37 (urtarrilean 09:00-13:00 artean zabalik; otsailean, 16:00-20:00 artean zabalik).

Helduen Hezkuntza Iraunkorra

Matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du Lasarte-Usurbilgo EPA, 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako Helduen Hezkuntza Eskolan. Ofiziala eta doakoa da. Izena emateko: 943 36 66 08 / 943 37 64 43 / www.epalasarte.eus

Etumeta AEK euskaltegia

Ikasturtea urrian abiatu zuten arren, zabalik segitzen du Etumeta AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Maila guztietako ikastaroak egiteko aukera dago goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,... Eta berrikuntza bat ere martxan jarri dute aurtengoan; gurasoentzako saioak. Egitasmoa, euskaltegia, Udala eta Udarregi Ikastolaren arteko elkarlanez bideratu dute. Argibide gehiago jaso eta matrikulatzeko bideak hemen dituzue:

Nagusia, 43

607 609 379.

usurbil@aek.org

www.aek.org

muntteri.blogspot.com.es