'Bizi Kalea', festa giro betean ospatu zen

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 6a, 08:57

'Bizi Kalea' festara jende asko batu zen. Hurbilago elkartekoak jatekoa eta edatekoa eskaintzen ari ziren artean, The Hastelen's taldekoak giro ederra ipintzen aritu ziren. Huntza eta Zaparra taldeek itxi zuten festa, gauerdia pasata.

The Hastelen's taldearekin giro ederra

Arratsaldeko 19:00etan hasi zeb festa eta lehen orduan behintzat lagun asko bildu ziren frontoian. The Hastelen's taldekoak izan ziren oholtza igo ziren lehenak, eta bertsio ugari egin zituzten, tartean Itoiz edota The Cure taldeen moldaketak. 'Boys don´t cry' da bideoan batu dugun bertsioa.