Epelean egoteko moduko giroa zegoen baina, hala ere, herritar ugari bildu dira Usurbilgo frontoian. Herritzartu elkartearen deiarekin bat eginez, maiatzaren 7an egingo den herri galdeketari babesa azaldu diote. Bide batez, bihar Katalunian epaituak izango direnei elkartasuna adierazi zaie.
Bihar, Kataluniako presidente ohi Artur Mas, Hezkuntza kontseilari ohi Irene Rigau eta Generalitateko presidenteorde Joana Ortega epaituko dituzte, 2014ko azaroaren 9ko galdeketan prebarikatzea eta desobeditzea egotzita. Ehunka herritar batu dira Hegoaldeko hiriburuetan, Kataluniako prozesuari babesa azaltzeko. Herritzartu-ren deialdiarekin bat egin duten usurbildarrek ere, elkartasuna adierazi diete bihar epailearenena joatekoak diren kataluniarrei.