Egin behar dituzten berrikuntza lan batzuk tarteko astelehen honetatik, otsailaren 6tik 14ra itxita egongo da Santueneko Gure Elkarteko taberna, bi egunok barne. Aldiz, jubilatuen txokoa irekia mantenduko dute bazkideentzat, otsailaren 8, 9, 10 eta 11n, arratsaldez, 17:00-20:30 artean. Aipatu moduan ordea, egunotan taberna zerbitzurik ez da izango.
Erakusketa berria Artzabalen
“Mundu bat irribarrez: “Begiak irekita sentitzeko” Eñaut Aiartzaguena Bravo (1988, Iurreta) arte ederretan lizentziaturiko irudigilearen lan bilduma izango da ikusgai Artzabalen otsailaren 28ra arte. Iurretarraren lanketaren berri irribarrez.info atarian jaso dezakezue.