Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek lan uzte gehiago iragarri dituzte otsailaren 7, 9, 11, 13, 15, 17, 21, 23 eta 27rako, Zumaia-Donostia eta Lasarte-Oria-Hendaia lineetan. Ez egun osoz, ordu tarte zehatzetan baizik.
Gogoan izan, udazkenaz geroztik lan uzte partzialak egiten ari dira Amara eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzeko langileak. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira, zerbitzuen maiztasuna eta kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea.
Gutxieneko zerbitzuen egutegi eta ordutegiak
Otsailak 7, 9 eta 27
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 7:25-9:35/18:25-20:35.
Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia
Otsailak 11
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 11:55-16:05.
Otsailak 13, 15, 17
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 6:25-8:35/17:25-19:35.
Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia
Lasarte-Hendaia/Hendaia-Lasarte
Otsailak 21, 23
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 6:55-9:05/17:55-20:05.
Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia
Informazio gehiago:
902 543 210
@euskotrenEJGV (Twitter)
Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)