2017-18 ikasturterako ikastetxeetan aurrematrikulatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 7a, 08:40

Ostiralera arte, otsailaren 10era arte zabalik egongo da hurrengo 2017-18 ikasturterako aurrematrikulazio epea ikastetxeetan; Usurbilgo Udarregi Ikastolan, baita Aginagako eta Zubietako Eskola Txikietan ere. Honatx xehetasun gehiago:

Udarregi Ikastola

Eskaintza:

-0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.

-Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgilduz.

-Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.

-KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean 2017ko urtarriletik aurrera beste 51 ikastolekin batera.

-Irakaskuntza Eleanitza: D eredua, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania Lehen Hezkuntzaren 3. mailatik aurrera, eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

-Hizkuntzetarako irakasle espezialistak.

-Orientazio Departamendua: tutoretza eta banakako orientazioa. Orientazioa gurasoentzat.

-Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.

-Informazio eta Komunikazio-Teknologiak: Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.

-Garraio zerbitzua.

-Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatuak eta osatuak.

-Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, xakea.

-Ikasleen Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara.

Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:

-49 urteko esperientzia Usurbilen.

-Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.

-Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.  

-Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.

-Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun EFQM Kalitatearen Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.

Matrikulatzeko ordutegia

Aldez aurretik Ikastolara deituz, ordua adosteko (943-361216) (3 urtetik-16urtera).

Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agirien fotokopiak:

-Udaleko bizikidetza-ziurtagiria.

-Familia-liburua.

-Gurasoen NAN.

-Gizarte Segurantzako txartela.

-Kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak).

Aginagako Eskola Txikia

Eskaintza:

-2-12 urte artekoentzat euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan: ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua...

-Jantoki zerbitzua.

-Eskola-txikien artean koordinatutako proiektu konstruktibismoan oinarrituz.

-Eskola-txikien arteko elkarbizitza: irteerak, antzerkiak, kirola...

-Eskola orduz kanpoko kirola.

-Goizeko gela, 8:00-9:30 artean.

Informazio gehiago:

Erriberako Kalea 7, 09:30-16:30 artean

Tlf: 943 372 044

Fax: 943 372 044

012261aa@hezkuntza.net

aginaga.eskolatxikiak.org

Zubietako Eskola Txikia

Informazio gehiago:

943 372 931

012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org

www.zubieta.eskolatxikiak.org