Zuetako bat baino gehiago mozorroak lantzen ariko da honez gero. Bi aste pasatxo baino ez zaizkigu geratzen eta, otsailaren 25ean Usurbilen ospatuko dugun Inauteri Festarako. Ingurumenez mozorrotzea proposatzen dizuegu aurtengoan. Bezperan, gai hau ardatz duen ikuskizuna eskainiko dute Udarregi Ikastolako ikasleek. Dantza, musika, ikuskizunak... Ekitaldi mordoa izango da otsaileko azken asteburuan.
Baina bada nobedaderik aurtengoan. Usurbilgo ospakizunei aurre hartuko baitiete Zubietan. Kalejira edota senidetze ekitaldia antolatu dituzte zubietar eta lasartearrek otsailaren 18rako:
Otsailak 18, larunbata: inauteriei begirako jaia Zubietan
11:00-13:00 Elkarteetan zehar puska bila (Lasarte-Orian).
16:00 Ekitaldia Zubietako plazan.
16:15 Zubietatik Okendora kalejira.
16:30 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrek zubietarrei gondabipen dantza eta zubietarren erantzuna.
17:00 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.
17:30 Kalejira herritik.
18:30 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.
Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.
Otsailak 24, ostirala
Goizean zehar, Udarregi Ikastolakoen kalejira eta “Zaborra ere gurekin dantzan” ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.
Egunean zehar, inauteri jaiak Aginagako eta Zubietako Eskola Txikietan.
19:30-20:30 Orbeldi Dantza Taldekoen kalejira Oiardo Kiroldegitik. Amaiera ekitaldia, 20:30etan Mikel Laboa plazan.
Urtarrilak 25, larunbata
Gaia: “Ingurumena”.
12:00-12:30 Burrunbazale txaranga frontoian.
12:30 Kantu Taldekoen jira abiatzeko 3 kantu abestuko dituzte Burrunbazale txarangakoekin Mikel Laboa plazan.
Ondoren, kantu-jira kalez kale eta Burrunbazale txarangakoekin kalejira. Bakoitzak bere ibilbidea osatuko du.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
17:00 Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira dultzaineroekin, udaletxetik abiatuta.
17:00 Burrunbazale txaranga frontoitik abiatuta.
19:00-21:00/23:00-01:30 Kankhar musika jartzailea frontoian.
Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak egon daitezke.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.