Dendetan hartu eta uzteko euritakoak, Hurbilagoren opari berria bezeroentzat

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 8a, 16:28

Kolore deigarri askoa dute. Eskuetan halako euritako bat eskuartean duenari segituan antzemango diozu nondik datorren; Hurbilago Elkarteko establezimenduren batean erosketak egitetik. Usurbilgo ostalari eta merkatarien elkarteak bezeroen eskura jarri dituen opari berriak dira aterkiok. Euria egin, eta Hurbilagoko establezimenduren batera zoaztenean, bertan izango dituzue eskuragarri. Doan hartu, erabili eta berriro itzultzeko.

"Bezeroari zerbitzu eta tratu on bat eskaini nahian, Usurbil bertako denda eta establezimendu txikiek abian jarriko duten ekimen honek, oinarrian badu esanahi bat ere;  aterkia, euritik babesteko erabiltzen dugun tresna izanik, herri bertako dendek bezeroari eskaintzen dioten gertutasuna eta babesa adierazi nahi dira ekimen honekin", adierazi dute Hurbilago Elkartetik. Ondoko irudian dituzue Hurbilagoko hainbat ostalari eta dendari, aterkiak eskutan asteazken arratsalde honetan atera duten taldeko argazkian.