Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak laneratzeko proiektua da Hazilan. Programa honetan parte hartu nahi duten enpresek edo gazteek web orrialde honetan lor dezakete informazio guztia: www.hazilan.eus
Edota Andoaingo Udalean:
Urigain etxea. La Salle
etorbidea, 6. 20140 Andoain.
943 304 221.
hazilan@andoain.eus
Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Europako Gizarte Funtsak finantziatua
Gazte enplegua sustatzeko, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak 6.000.000 euroko ekarpena egin du. 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean, eskualde-garapeneko 20 agentzien parte-hartzearekin.
Izen-ematea
Hazilan programan izena emateko epea martxoaren 15ean amaituko da.