Beterri-Buruntzako Udalek lan bertikaletako prestakuntza ikastaroa antolatu dute

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 8a, 18:22

Beterri-Buruntzako Udalek sustatzen duten ekimen honen bitartez, lan giroan murgiltzeko aukera eskaini nahi zaie langabezian daudenei edota ikasten ari ez diren 21-29 urte bitarteko gazteei.

Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkari gisa, Andoaingo Udala izango da ‘Txertatu merkatuan’ programaren kudeaketaz arduratuko dena. Gizarte eta lan orientazio zein integrazio teknikak lantzeaz gain, lan bertikaletako prestakuntza ikastaroa programatu du.

Urtarrilaren 31n hastekoa zen baina oraindik bada izena emateko epea. Prestakuntza programa honek ekainaren 9ra arte iraungo du. 12 plaza daude aukeran, eta Beterri-Buruntzako udalerriko gazteek lehentasuna izango dute.

Prestakuntzaren edukiak:

-Gizarte eta lan orientazio zein integraziorako teknikak.

-Espezialista soka bidezko sarbide tekniketan (IRATA nazioarteko ziurtagiria lortzeko aukerarekin).

-Praktikak burutzeko behar diren beste hainbat prestakuntza.

 -Prestakuntza saio hauez gain, 180 orduko praktikak burutu beharko dira. 

Izen-ematea Andoainen egin behar da:

Tokia: Urigain Etxea. La Salle Etorbidea, 6. 20140 Andoain.

Ordutegia: 9:00tatik 15:00tara.

Interesatuek edo informazio gehiago nahi dutenek email edo telefonoz jar daitezke kontaktuan hurrengo telefono edo posta elektronikoan:

943 30 42 21 / txertatumerkatuan@andoain.eus