Santa Agedako kopla zaharrak berritu gabe geratu zirela diogu. Aste honetako NOAUA!n. Ez zela talderik osatzerik izan, eta horren berri emateko, iazko saio bateko argazki batekin osatu genuen 'Klik batean!' atala. Ba ez zen informazio zuzena. Irakurle batek argazki hauek igorri dizkigu. Santa Ageda bezperan kantari ibili zen koadrila ageri da. Alegia, kanta zaharra ez zela umezurtz geratu. Tira, ez ginen beti asmatzeko jaio.