Urte garai honetan ohikoa den gorakada izan da Usurbilgo langabetu kopuruan. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, 264 langabetu zenbatu zituzten urtarrilean udalerri honetan. Abenduan baino 8 langabetu gehiago hain zuzen. Igoera bereziki emakumezkoen artean eman da. Urte amaieran 137 langabetu emakumezko bazeuden, urtarrilean 146raino igo da kopurua.
Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere gorantz egin du langabezia-tasak, abendutik urtarrilerako tartean; eskualdean 3.683etik 3.734ra eta Gipuzkoan, 36.965etik 37.829ra.
Langabetuen kopuruak gorantz egin arren, kontratatu kopurua ere gehitu da, nabarmen gainera. Abenduan 250 kontratu erregistratu ziren Usurbilen, urtarrilean 449. Ia denak (424) ohi bezala, aldi baterako. Emakumezko gutxiago kontratatu ziren urtarrilean (201), gizonezkoak baino (248). Nahiz gizonezkoak baino (118) emakumezko langabetu gehiago egon; 146 guztira.
2017ko urtarrila
Usurbil: 264. Buruntzaldea: 3.734. Gipuzkoa: 37.829.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 118.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 47.
45 urtetik gora: 62.
Emakumezkoak: 146.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 78.
45 urtetik gora: 56.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 10.
Industria: 35.
Eraikuntza: 28.
Zerbitzuak: 176.
Aurretik lanik gabe: 15.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 822.
Astigarraga: 271.
Hernani: 1.093.
Lasarte-Oria: 1.001.
Urnieta: 283.
Usurbil: 264.
Guztira: 3.734.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 37.829.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 449.
Aldi baterakoak: 424.
Zerbitzuen sektorean: 275.
Sexuaren arabera: 248 lan kontratu gizonezkoenak, 201 emakumezkoenak.