Urte hasieratik eta uztailera bitarte, Bidasoako Kontrabandistak izeneko ibilbidea osatzen ari dira etapaka, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoak. Urtarrilaren 15ean egin zuten lehen zatia, Hendaia-Harritxulo artekoa. Atzo Arritxulo eta Arantza lotu zituena. Mendizale taldeak helarazi digun ondoko irudian dituzue, ibilaldian parte hartu zutenak. Hurrengo txangoa, martxoaren 12an izango da; Arantza-Beintza lotuko ditu hirugarren etapa honek. Honatx 2017rako aurreikusiak dituzten irteeren egutegia:
2017ko egutegia
-Urtarrilak 15: “Bidasoako Kontrabandistak”: Hendaia-Hondarribia-Harritxulo.
-Otsailak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 2”: Arritxulo-Arantza.
-Martxoak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 3”: Arantza-Beintza.
-Apirilak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 4”: Beintza-Ziga.
-Maiatzak 14: “Bidasoako Kontrabandistak 5”: Ziga-Erratzu.
-Ekainak 11: “Bidasoako Kontrabandistak 6”: Erratzu-Etxalar.
-Uztailak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 7”: Etxalar-Biriatu.
-Irailak 9-10: Posets 3.375 m.
-Urriak 8: Anboto.
-Azaroak 12: Elgeako zerra.
-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.
-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.
"Andatzakoak Perdidon"
"Amaia Zubelzuk eta Ander Aisak prestatutako "Andatzakoak Perdidon" ikuskizun bizia ezagutzeko aukera izan genuen azaroako Mendi Astean. Ordesan bizi izan genituen 3 egunetako ibilaldien bideoa ikusgai duzu lotune honetan: https://goo.gl/photos/fBcQx53CZfT7smc68."