Aginagako, Usurbilgo eta Zubietako gazteek bilera irekia antolatu dute ostiral honetarako

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 13a, 14:30

Iazko azaroan, Usurbilgo Ernaik herriko gazte eragileekin osatutako diagnostiko txostena aurkeztu zuen. Bertan azaldu ziren kezka eta hutsune nagusiei aurre egiteko asmoz, lanean jarri dira hainbat gazte.  Bilera ireki bat antolatu dute ostiral honetarako. Argazkiak dioen bezala, Potxoenean batuko dira arratsaldeko 17:00etan.

“Baditugu alternatibak sortzeko baldintzak”

“Hamaika dira aurrera eraman daitezkeen proiektuak, eta herrian ditugun gabeziei aurre egiteko, Usurbilgo gazteok proiektu horiek defini–tzen hastera goaz otsailaren 17an, 17:00tan, Potxoenean egingo dugun bilera irekian”, halaxe zioten aurreko asteko NOAUA!n argitara eman zuten idatzian.