11.057.464 euroko udal aurrekontuak onartu dira 2017rako

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 14a, 13:04

Hasierako onespena eman ostean eta finkatua zegoen epe barruan inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez, Usurbilgo Udalak behin betiko onartu zituen 2017rako aurrekontuak otsailaren 1ean. Duela urtebete aurkeztu zuen udal gobernu taldeak, udal langile, eragile eta herritarrekin batera landutako legegintzaldi honetarako udal gobernu programa. Gobernu programa hartan bildutako ekarpen eta erronkei erantzungo diote neurri handi batean, 2017ko udal aurrekontuek. 

Guztira, 11.057.464 euro bideratuko ditu Udalak egitasmo edo inbertsio ezberdinetara. 2011. urteaz geroztik ez du tamaina honetako aurrekonturik izan udalerri honek. Urte hartatik 2011tik 12ra izandako 3 milioi euroko murrizketaren ostean, pixkanaka gorantz doa udal aurrekontuotako diru kopurua.

Aurtengoek 827.378 euroko superabit arrunta dute. Sarrerei dagokienez, trasnferentzia arruntak eta zuzeneko zergak izango dira udal aurrekontuon diru-iturri nagusiak. Pertsonal gastuetara eta ondasun arrunten erosketara bideratuko da diru kopuru gehien.

Nabaria da baita inbertsioetan izango den gorakada. Iaztik hona, %23ko igoera. Inbertsioen atalean aipatzekoa, udazkenean zehar eginiko "Kale Irekiak" prozesuaren baitan bildutako ekarpenetarako 40.000 euroko diru partida gorde duela Usurbilgo Udalak. "Prozesutik ateratako proposamenak aurkeztu eta herritarrekin adostuko dira lehentasunak", Udaletik iragarri dutenez. Gainerakoan, hirigintza eta zerbitzuen eremuetan hainbat inbertsio egingo dira, hobekuntza lanak nagusiki.

2017RAKO UDAL AURREKONTUAK

AURREKONTUEN BILAKAERA

2008: 12.925.163 euro.

2009: 13.200.000 euro.

2010: 13.042.840 euro.

2011: 13.903.890 euro.

2012: 10.982.729 euro.

2013: 10.033.478 euro.

2014: 10.360.521 euro.

2015: 10.482.470 euro.

2016: 10.705.129 euro.

2017: 11.057.464 euro.

SARREREN EGOERA

Zuzeneko zergak: 2.889.200 euro (%26,13)

Zeharkako zergak: 440.000 euro (% 3,98)

Tasak eta bestelako sarrerak: 2.166.325 euro (%19,59)

Transferen­tzia arruntak: 5.034.712 euro (%45,53)

Ondarezko sarrerak: 50.900 euro (%0,46)

Inber­tsio errealak besterengana­tzea: 476.327 euro (%4,31)

Guztira 11.057.464 euro (%100)

GASTUEN EGOERA

Per­tso­nal gastuak: 3.800.000 euro (%34,37)

Ondasun arrunten erosketak: 4.789.886 euro (%43,32)

Finan­tza gastuak: 20.000 euro (%0,18)

Transferen­tzia arruntak: 808.873 euro (%7,32)

Inber­tsio errealak: 1.219.637  euro (%11,03)

Kapital transferen­tziak: 84.068 euro (%0,76)

Pasibo finan­tza­rioak: 335.000 euro (%3,03)

Guztira 11.057.464 euro

EGONKORTASUNA

Sarrera arruntak: 10.581.137 euro.

Gastu arruntak: 9.418.759 euro.

Amortizazio gastuak: 335.000 euro.

Superabit arrunta: 827.378 euro.

INBERTSIOAK:

Inbertsioen bilakaera

2012: 935.700 euro.

2013: 731.197 euro.

2014: 863.282 euro.

2015: 919.713 euro.

2016: 990.422 euro.

2017: 1.219.637 euro.

2017rako inbertsioak

Guztira: 1.219.637 euro.

Hirigintzako inbertsioak:

Agerrazpiko zubia: 130.342 euro.

Kale Irekiak prozesuko inbertsioak: 40.000 euro.

Pikaola bereganatzea: 50.000 euro.

Hilerri berria handitzea: 120.000 euro.

Oiardoko aireztapena: 40.000 euro.

Guztira: 380.342 euro.

Ingurumeneko inbertsioak:

Bidegorri sarea: 20.000 euro.

Hondakinen prebentziorako lanak: 20.000 euro.

Efizientzia energetikoa: 30.000 euro.

Guztira: 70.000 euro.

Zerbitzuetako inbertsioak:

Etxebeste eta Hirutasuna kalea: 302.000 euro.

Galtzaragainako plaza berritzea %50: 69.020 euro.

Txokoaldeko zubiaren legeztatzea: 33.000 euro.

Zubietako inbertsioak: 70.000 euro.

Alperroburu 3. fasea: 36.500 euro.

Luminariak berritzea: Troia, Orbeldi: 12.000 euro.

Leizekaldeko parkea berritzea: 14.757 euro.

Beste inbertsio batzuk: 165.018 euro.

Guztira: 702.295 euro.

Bestelako inbertsioak:

Guztira: 67.000 euro.

Aurrekontutik kanpoko inbertsioak:

Zumarte Musika Eskola

Brigadak egingo dituen lan nagusiak:

Aginagako espaloia konpontzea eta Kalezarko eskilara.