Ur matxurak, lubiziko lurrak kentzea edota azken aldiko haizeteek eragindako kalteak konpontzen aritu da Usurbilgo Udala azken asteotan. Honez gain, hainbat hobekuntza lan ere bideratu ditu; bizikletentzako aparkalekua eta garbitzeko gune berri bat ere egokitu dituzte. Aterpea eraiki dute Haur Eskolako sarreran. Honatx azken aldian Udalak gauzatu dituen zenbait herri lan:
Irudiak: usurbil.eus (Usurbilgo Udala)
Aginagako plazako lauzen konponketa
Atxegaldeko Beheko Kalean eserlekua jartzea
Aginagako Ehiza azpiko saneamenduko matxura konponketa
Hilerriko obrako akatsen konponketa
Mitxarkoenea bidetik, lubiziko lurrak kentzea
Ur matxuren konponketa Txokoalden, Txantxon baserri ondoan eta Murgilenean
Agerreazpiko udal baratzetako txabolaren oholak konpondu eta lotzea.
Mendiko uraren kareak itxitako hodia eta saretaren garbiketa Santuenea 19-20an
Haizeteek eragindako kalteen konponketa
Aparkatzeko tartea 15 minutura mugatzeko seinaleak jartzea eta irudiko Patri parean aparkaleku bat gehitzea
Altzonazko zubiaren hesiari testiguak jarri dizkiote, mugimenduak kontrolatzeko
Aterpea, Haur Eskolako sarreran
Bizikletak garbitzeko gunea Oiardo Kiroldegi atzean (hilerri zaharraren sarrera ondoan).
6 txirrindentzako aparkalekua Etxealdia sarreran
Santuenea 13ko eskilaran heldulekua