Euskal mitologia, "zaborrarekin dantzan" eta musikalak, ikastetxeen inauterietako festetan

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 15a, 03:54

Ate joka dugu mozorro festa. Otsailaren 25ean ospatuko dugu Inauteri Festa eguna Usurbilen. Janzteko proposaturiko gaia, ingurumena dugu aurten. Egun osoko festa izango dugu. Bezpera, hilaren 24a, Orbeldi Dantza Taldekoek girotuko digute. Eta aurretik ikastetxeek. Zubietako eta Aginagako Eskolak Euskal Mitologia ardatz duten kalejira eta dantza emanaldia eskainiko dituzte hurrenez hurren. Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleek "Martxa" dantzatuz hasiko dute eguna eta ondoren, Oiardo Kiroldegian "Zaborra ere gurekin dantzan" eta musikalak eskainiko dituzte.

Otsailak 18, larunbata: Euskal Inauteriak, Zubieta-Lasarte artean

11:00-13:00 Elkarteetan zehar puska bila (Lasarte-Orian).

16:00 Ekitaldia Zubietako plazan.

16:15 Zubietatik Okendora kalejira.

16:30 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrek zubietarrei gondabipen dantza eta zubietarren erantzuna.

17:00 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.

17:30 Kalejira herritik.

18:30 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.

Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.

21:00 Irakurle txokoaren eskutik, bertso afari literarioa Xirimiri Elkartean: Eider Rodriguez, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka.

Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.

Otsailak 24, ostirala

10:30ak aldera, Udarregi Ikastolako LHkoen desfilea kalez kale, "Martxa" dantzatuz. Ibilbidea: LH 1., 2, 3. mailakoekin Kaxkoan barrena ibiliko dira eta LH 4, 5 eta 6. mailakoak Kalezarrera igoko dira.

11:15-12:25 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian. Sarrera mugatua. Haurren familiei sarrera bakarra emango zaie. "HHkoen dantza ikuskizuna hasiko da, urteroko beraien jantzi bitxiarekin. Ondoren, LHko ikasleak sartuko dira pistara eta "Zaborra ere gurekin dantzan" gaiaren inguruan eskainiko digute saioa. Ikasleek sormena landuz parte hartu dute dantza, koreografia eta istorioa antolatzen. Zabor eta zabor ontziez gain izango ditugu bai, beste pertsonaia berezi batzuk... ezetz asmatu?". 

LHko saioaren ondoren, DBHkoek hartuko dute kiroldegiko pista, "Musikalak" gaia hartuta, sorpresaz beteriko koreografiak eskainiko dizkigute".

Sarrera: Udarregi Ikastolak, haurren familiei sarrera bakarra emango die.

15:00 Aginagako Eskola Txikikoen emanaldia Aginagako frontoian. "Euskal Mitologia" ardatz duten euskal dantzak eskainiko dizkiete gurasoei.

15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta, Eskolan lantzen ari diren Euskal Mitologiari loturiko mozorroekin (galtzagorriak, gizontxoak, lamiak, sorginak...). Alamandegin, Barazarren eta Zubietako plazan egingo dituzte geldiuneak. 

19:30-20:30 Orbeldi Dantza Taldekoen kalejira Oiardo Kiroldegitik. Amaiera ekitaldia, 20:30etan Mikel Laboa plazan.

Urtarrilak 25, larunbata

Gaia: “Ingurumena”.

12:00-12:30 Burrunbazale txaranga frontoian.

12:30 Kantu Taldekoen jira abiatzeko 3 kantu abestuko dituzte Burrunbazale txarangakoekin Mikel Laboa plazan.

Ondoren, kantu-jira kalez kale eta Burrunbazale txarangakoekin kalejira. Bakoitzak bere ibilbidea osatuko du.

16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!

17:00 Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira dultzaineroekin, udaletxetik abiatuta. 

17:00 Burrunbazale txaranga frontoitik abiatuta.

19:00-21:00/23:00-01:30 Kankhar musika jartzailea frontoian.

Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak egon daitezke.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.