Ostiralean gutxieneko zerbitzuak berriz Euskotrenen

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 16a, 08:00

Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek lan uzte gehiago iragarri dituzte otsailaren 17, 21, 23 eta 27rako, Zumaia-Donostia eta Lasarte-Oria-Hendaia lineetan. Ez egun osoz, ordu tarte zehatzetan baizik.

Gogoan izan, udazkenaz geroztik lan uzte partzialak egiten ari dira Amara eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzeko langileak. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira, zerbitzuen maiztasuna eta kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea.

Gutxieneko zerbitzuen egutegi eta ordutegiak

Otsailak 17

Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 6:25-8:35/17:25-19:35.

Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia

Lasarte-Hendaia/Hendaia-Lasarte

Otsailak 21, 23

Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 6:55-9:05/17:55-20:05.

Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia

Lasarte-Hendaia

Hendaia-Lasarte

Otsailak 27 

Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 7:25-9:35/18:25-20:35.

Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia

Lasarte-Hendaia

Hendaia-Lasarte

Informazio gehiago:

euskotren.eus

902 543 210

@euskotrenEJGV (Twitter)

Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)