Lan-munduratzeko ikastaroak eta lan poltsa bat osatzeko deialdia

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 16a, 09:17

Langabetuei zuzenduriko lan bertikalen inguruko prestakuntza ikastaroan, Hazilan proiektuan eta Aginagako txokoetarako lan poltsan izen emateko aukera dago. Honatx deialdi guztion inguruko xehetasunak:

Aginagako Guraso Elkarteak begirale lan-poltsa osatu nahi du

Aginagako Guraso Elkarteak  begirale lan-poltsa osatu nahi du. “Aginagan antolatzen diren Gabonetako, Aste Santuetako eta udako txokoetarako eta baita goizetako zaintza zerbitzurako ere. Bidali zuen kurrikulumak aginaga@eskolatxikiak.org emailera otsailaren 28a baino lehen”.

Lan bertikaletako prestakuntza ikastaroa

Beterri-Buruntzako Udalek sustatzen duten ekimen honen bitartez, lan giroan murgiltzeko aukera eskaini nahi zaie langabezian daudenei edota ikasten ari ez diren 21-29 urte bitarteko gazteei.

Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkari gisa, Andoaingo Udala izango da ‘Txertatu merkatuan’ programaren kudeaketaz arduratuko dena. Gizarte eta lan orientazio zein integrazio teknikak lantzeaz gain, lan bertikaletako prestakuntza ikastaroa programatu du.

Urtarrilaren 31n hastekoa zen baina oraindik bada izena emateko epea. Prestakuntza programa honek ekainaren 9ra arte iraungo du. 12 plaza daude aukeran, eta Beterri-Buruntzako udalerriko gazteek lehentasuna izango dute.

Prestakuntzaren edukiak:

-Gizarte eta lan orientazio zein integraziorako teknikak.

-Espezialista soka bidezko sarbide tekniketan (IRATA nazioarteko ziurtagiria lortzeko aukerarekin).

-Praktikak burutzeko behar diren beste hainbat prestakuntza.

 -Prestakuntza saio hauez gain, 180 orduko praktikak burutu beharko dira. 

Izen-ematea Andoainen egin behar da:

Tokia: Urigain Etxea. La Salle Etorbidea, 6. 20140 Andoain.

Ordutegia: 9:00tatik 15:00tara.

Interesatuek edo informazio gehiago nahi dutenek email edo telefonoz jar daitezke kontaktuan hurrengo telefono edo posta elektronikoan:

943 30 42 21 / txertatumerkatuan@andoain.eus

Hazilan proiektua, gazte enplegua sustatzeko

Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak laneratzeko proiektua da Hazilan. Programa honetan parte hartu nahi duten enpresek edo gazteek web orrialde honetan lor dezakete informazio guztia: www.hazilan.eus

Edota Andoaingo Udalean:

Urigain etxea. La Salle 

etorbidea, 6. 20140 Andoain.  

943 304 221. 

hazilan@andoain.eus

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Europako Gizarte Funtsak finantziatua

Gazte enplegua sustatzeko, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak 6.000.000 euroko ekarpena egin du. 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean, eskualde-garapeneko 20 agentzien parte-hartzearekin.

Izen-ematea

Hazilan programan izena emateko epea martxoaren 15ean amaituko da.