Larunbatean, mus eta toka txapelketak Aginagan

Noaua Aldizkaria 2017ko otsailaren 16a

Herritzartuk antolatuta larunbat honetan, erabakitzeko eskubidearen alde, eta maitzaren 7ko galdeketa babesteko. Aginagako Eliza Zaharrean jokatuko dira txapelketok. Lehenbizi mus saioa izango da. Izen ematea 15:30-16:00 artean bideratu beharko da. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Ondoren jokatuko da toka txapelketa. 2 euroren truke parte hartu ahalko da. Honatx jokoan jarriko dituzten sariak:

Mus txapelketan: Lehen saria: Txapela, Bi arkume eta bi txangurru. Bigarren saria: Bi txerrikume eta bi txangurru. Hirugarren saria: Lau txuleta eta bi txangurru. Laugarren saria: Lau txuleta eta bi txangurru.

Toka txapelketan: Txanpain botila.