Zubietar eta lasartearrak batuko dituzten Euskal Inauteriak ospatuko dira larunbatean, kalejira edota senidetze dantzaldi eta guzti. Zubietan abiatuko dira ospakizunak, eta handik Lasarte-Oriara zabalduko dute festa giroa gero.
Modu honetan, Zubietak aurre hartuko dio Usurbili. Astebete barru ospatuko baita Usurbilgo Inauteri Festa. Hemen duzue datorren mozorro festart loturiko egitarau zabala:
INAUTERIAK ATE JOKA
Otsailak 18, larunbata: Euskal Inauteriak, Zubieta-Lasarte artean
11:00-13:00 Elkarteetan zehar puska bila (Lasarte-Orian).
16:00 Ekitaldia Zubietako plazan.
16:15 Zubietatik hipodromoko zubira kalejira.
16:30 Lasartearren harrera hipodromoko zubian: lasarte oriatarrek zubietarrei gondabipen dantza eta zubietarren erantzuna.
17:00 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.
17:30 Kalejira herritik. Hipodromo etorbidetik Tajamarreko biribilgunera, hortik Kale Nagusira eta Arkupeko biribilguneraino joango dira dantzan eta Okendo plazan bukatu.
18:30 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.
Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.
21:00 Irakurle txokoaren eskutik, bertso afari literarioa Xirimiri Elkartean: Eider Rodriguez, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka.
Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.
Otsailak 24, ostirala
10:30ak aldera, Udarregi Ikastolako LHkoen desfilea kalez kale, "Martxa" dantzatuz. Ibilbidea: LH 1., 2, 3. mailakoekin Kaxkoan barrena ibiliko dira eta LH 4, 5 eta 6. mailakoak Kalezarrera igoko dira.
11:15-12:25 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian. Sarrera mugatua. Haurren familiei sarrera bakarra emango zaie. "HHkoen dantza ikuskizuna hasiko da, urteroko beraien jantzi bitxiarekin. Ondoren, LHko ikasleak sartuko dira pistara eta "Zaborra ere gurekin dantzan" gaiaren inguruan eskainiko digute saioa. Ikasleek sormena landuz parte hartu dute dantza, koreografia eta istorioa antolatzen. Zabor eta zabor ontziez gain izango ditugu bai, beste pertsonaia berezi batzuk... ezetz asmatu?".
LHko saioaren ondoren, DBHkoek hartuko dute kiroldegiko pista, "Musikalak" gaia hartuta, sorpresaz beteriko koreografiak eskainiko dizkigute".
Sarrera: Udarregi Ikastolak, haurren familiei sarrera bakarra emango die.
15:00 Aginagako Eskola Txikikoen emanaldia Aginagako frontoian. "Euskal Mitologia" ardatz duten euskal dantzak eskainiko dizkiete gurasoei.
15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta, Eskolan lantzen ari diren Euskal Mitologiari loturiko mozorroekin (galtzagorriak, gizontxoak, lamiak, sorginak...). Alamandegin, Barazarren eta Zubietako plazan egingo dituzte geldiuneak.
19:30-20:30 Orbeldi Dantza Taldekoen kalejira Oiardo Kiroldegitik. Amaiera ekitaldia, 20:30etan Mikel Laboa plazan.
Urtarrilak 25, larunbata
Gaia: “Ingurumena”.
12:00-12:30 Burrunbazale txaranga frontoian.
12:30 Kantu Taldekoen jira abiatzeko 3 kantu abestuko dituzte Burrunbazale txarangakoekin Mikel Laboa plazan.
Ondoren, kantu-jira kalez kale eta Burrunbazale txarangakoekin kalejira. Bakoitzak bere ibilbidea osatuko du.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
17:00 Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira dultzaineroekin, udaletxetik abiatuta.
17:00 Burrunbazale txaranga frontoitik abiatuta.
19:00-21:00/23:00-01:30 Kankhar musika jartzailea frontoian.
Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak egon daitezke.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.