Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek lan uzte gehiago iragarri dituzte aste honetarako, otsailaren 21 eta 23rako, baita hilaren 27rako ere Zumaia-Donostia eta Lasarte-Oria-Hendaia lineetan. Ez egun osoz, ordu tarte zehatzetan baizik.
Gogoan izan, udazkenaz geroztik lan uzte partzialak egiten ari dira Amara eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzeko langileak. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira, zerbitzuen maiztasuna eta kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea.
Gutxieneko zerbitzuen egutegi eta ordutegiak
Otsailak 21, 23
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 6:55-9:05/17:55-20:05.
Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia
Otsailak 27
Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 7:25-9:35/18:25-20:35.
Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia
Informazio gehiago:
902 543 210
@euskotrenEJGV (Twitter)
Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)