Inauteri Festaren atariko Kantu Taldekoen entsegua gaur

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 21a, 09:23

Astearteroko ikastaroko entsegu saioa izango du gaur Usurbilgo Kantu Taldeak. 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolan bilduko dira. Kantu zaleak ate joka dugun Inauteri Festari begira daude jada. Hain zuzen, mozorro jaia eta Kantu Taldeak hilero azken larunbatean egin ohi duen kalejira egun berean egokituko dira oraingoan, hilaren 25ean.

Lau egun barrurako iragarriak dauden hitzorduak tarteko, eguerdi partean egingo du Kantu Taldeak bere jira Kaxkoan barrena. Aipatu moduan otsailaren 25ean, eguerdiko 12:30etan hasiko dute saioa Mikel Laboa plazan. Ekitaldia abiatzeko, Inauteri Festa girotuko diguten Burrunbazale txarangakoak izango dituzte bidelagun. Zenbait abesti batera eskainiko dituzte. Gero, txarangak alde batetik eta Kantu Taldeak bestetik, bakoitzak bere ibilbidea osatuko du herri erdigunean zehar:

INAUTERIETAKO EGITARAUA

Ikasleen emanaldiak

10:30ak aldera, Udarregi Ikastolako LHkoen desfilea kalez kale, "Martxa" dantzatuz. Ibilbidea: LH 1., 2, 3. mailakoekin Kaxkoan barrena ibiliko dira eta LH 4, 5 eta 6.mailakoak Kalezarrera igoko dira.

11:15-12:25 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian. Sarrera mugatua. Haurren familiei sarrera bakarra emango zaie. "HHkoen dantza ikuskizuna hasiko da, urteroko beraien jantzi bitxiarekin. Ondoren, LHko ikasleak sartuko dira pistara eta "Zaborra ere gurekin dantzan" gaiaren inguruan eskainiko digute saioa. Ikasleek sormena landuz parte hartu dute dantza, koreografia eta istorioa antolatzen. Zabor eta zabor ontziez gain izango ditugu bai, beste pertsonaia berezi batzuk... ezetz asmatu?". 


LHko saioaren ondoren, DBHkoek hartuko dute kiroldegiko pista, "Musikalak" gaia hartuta, sorpresaz beteriko koreografiak eskainiko dizkigute".

15:00 Aginagako Eskola Txikikoen emanaldia Aginagako frontoian. "Euskal Mitologia" ardatz duten euskal dantzak eskainiko dizkiete gurasoei.

15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta, Eskolan lantzen ari diren Euskal Mitologiari loturiko mozorroekin (galtzagorriak, gizontxoak, lamiak, sorginak...). Alamandegin, Barazarren eta Zubietako plazan egingo dituzte geldiuneak. 

Orbeldi Dantza Taldea

19:30-20:30 Orbeldi Dantza Taldekoen kalejira Oiardo Kiroldegitik. Amaiera ekitaldia, 20:30etan Mikel Laboa plazan.

Otsailak 25, larunbata: Inauteri Festa

Gaia: “Ingurumena”.

12:00-12:30 Burrunbazale txaranga frontoian.

12:30 Kantu Taldekoen jira abiatzeko 3 kantu abestuko dituzte Burrunbazale txarangakoekin Mikel Laboa plazan.

Ondoren, kantu-jira kalez kale eta Burrunbazale txarangakoekin kalejira. Bakoitzak bere ibilbidea osatuko du.

16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!

17:00 Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira dultzaineroekin. Ibilbidea: Joxe Martin Sagardia plaza, Kale Nagusia, Zubiaurrenea kalea, Artzabal parkea (Atsedena), Puntapax kalea, Bordatxo taberna, Kontseju Zaharra kalea, Mikel Laboa plaza, Irazu kalea, Usurbilgo Frontoia. Amaieran, balsa. xirolarru-dultzaina hirukotearen estreinako saioa.

19:00-21:00/23:00-01:30 Kankhar musika jartzailea frontoian.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.