Zubietarrek galdeketa propioa antolatuko dute maiatzaren 7an

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 21a, 11:11

Usurbilen, Lasarte-Orian edota Urola Kostan hainbat galdeketa antolatuko dira maiatzaren 7an. Baita Zubietan ere. Zubietarrek galdeketa propioa antolatzea erabaki dute. “Zubietak bere herri izaera baduela garbi daukagu. Behingoz, herri gisa agerraldi publiko eta aldarrikatzailea egitera goaz: zubietarrok gure galdeketa propioa antolatuko dugu”, iragarri dute. Galdeketa propioa eginez, “euskal herritarrok nazio garen bezalaxe, zubietarrok ere herri bat garela aldarrikatuko dugu; eta Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzea euskal herritarroi dagokigun heinean, zubietarrok gure aletxo propioa jarriko dugu”.

Martxoaren 4an eguerdiko 12:00etan Errebote plazan, jendaurreko ekitaldi bidez aurkeztuko dituzte galdeketaren nondik norakoak; galdeketaren izena, logoa eta manifestua. Argazki herrikoia ere aterako dute. Galdeketa antolatzen lagundu nahi duenarentzat, “ateak zabalik daude” gogorarazten dute. Asteartetan bildu ohi dira 19:00etan Kaxkapen.

Galdeketaren aurkezpena

Eguna: martxoak 4, larunbata.

Ordua: 12:00.

Tokia: errebote plaza.

Zehaztasunak: Zubietak galdeketa propioa ospatuko du maiatzaren 7an. Antolaketa lanak abiatu dituzte. Jendaurreko ekitaldi bidez aurkeztuko dituzte martxoaren 4an, galdeketaren izena, logoa eta manifestua. Argazki herrikoia ere aterako dute. 

Antolatzailea: Zubietako herri galdeketa prestatzen dabilen lan taldea.

Galdeketa antolatzeko bilerak

Eguna: asteartero.

Ordua: 19:00.

Tokia: Zubietako Kaxkape egoitza.

Deitzailea: Zubietako herri galdeketa prestatzen dabilen lan taldea.