FCC-k erraustegiaren esleipenaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 21a, 17:10

Diario Vasco egunkariaren web orrialdea berri ematen ari denez, Fomento de Construcciones y Contratas-ek (FCC) erraustegiaren esleipenaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du astearte honetan bertan. Errekurtsoa aurkezteko epea itxiko den egun honetan hain zuzen. Ondorioz, Kontratazio Errekurtsoen Foru Auzitegiak erraustegia eraiki eta kudeatzeko esleipenaren inguruko erabaki bat hartu beharko du gero. Bitarte horretan, ezingo dituzte erraustegia eraikitzeko lanak hasi, egunkari berak gogorarazten duenez. 

Sailkapena

Gogoan izango duzue, abenduaren 27an Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) Kontratazio Mahaiak erraustegia eraiki eta kudeatzeko esleipen deialdira aurkezturiko enpresa taldeen sailkapen hau onartzea eskatu zion erakunde bereko asanbladari. Asanbladak proposamena onartu eta honenbestez, puntuazio aldetik honela geratu zen lehiaketa honetara aurkeztu ziren enpresa taldeen sailkapena:

1-Meridiam Investments SAS.;Urbaser, S.A.; Altuna y Uria, S.A.; Construcciones Moyua, S.L.; Construcciones Murias, S.A.; LKS Ingienería, S.COOP. 901,88 puntu

2- Fomento Construcciones y Contratas; Sartech Engineering. 896,68 puntu

3-Construcciones y Promociones Balzola S.A.; Valoriza Servicios Medioambientales, S.A.; Valoriza Gestión, S.A. 631,61 puntu

Lehen postuan duzuen enpresa taldeari esleitu dizkio Foru Aldundiak, erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak. Bigarren puntuazio onena eskuratu zuena FCC izan zen. 631,61 puntu eman zizkioten talde honek aurkezturiko proposamenari. Puntuazio honen baitan, lehian ziren proposamen guztien balorazio ekonomiko eta tekniko bat egin zuen GHK-k. Balorazio teknikoari dagokionean FCC-k puntuazio hobea eskuratu zuen (433,68), lehen enpresa talde sailkatuak baino (407,34). 

Esteka honetan jaso dezakezue datu guztion berri:

GHK

GuraSOSen eskaera bat atzera bota dute

[Zuzenketa] EAEko Auzitegi Nagusiak GuraSOSek ingurumen baimen bateratuaren aurkako errekurtsoa atzera bota zuela berri eman dizuegu. Baina ez da hala. Guraso taldetik argitu digutenez, atzo "atzera botatakoa ez da ingurumen baimen bateratuaren aurkako errekurtsoa, baizik eta, auzi hau erabaki bitartean, lizitazioaren behin behineko paralizazioa bideratzeko egin zen eskaera bat da atzera bota dutena. Eta autoak (ez da epaia kontuz, auto bat baizik) dioena da ez duela suspentsio kautelarrik aginduko ingurumen baimen bateratuaren aurkako errekurtsoaren auzia ebatzi bitartean".