Landaberri Ikastolak 50 urte bete zituen iaz. Udazken partean hainbat ekitaldi antolatu zituzten Lasarte-Orian. Tartean, antzezlan bat ere sortu eta plazaratu zuten: “Landaberri mende erdi” izenekoa. Ostiral honetan, Sutegin ikusi ahal izango dugu.
Gaueko 22:30ean hasiko da antzezlana. Sarrerak doakoa da, baina aurreko astean aditzera eman genuen bezala, gonbidapena eskuratu behar da. Gonbidapenok, aldez aurretik Udarregi Ikastolan lor daitezke. Emanaldi egunean bertan bestela, saioa baino ordu erdi lehenago Sutegin.
Argazkia: txintxarri.eus