61 usurbildar izena emanda, 28. Lilatoian

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 22a, 10:44

Martxoaren 8a ate joka dugu. Emakumeen Egunari begirako ekimenen artean bada bat, parte hartze handia sustatzen duena. Donostiako Lilatoiaz ari gara. Atletico San Sebastianek antolaturiko 28. edizioa, martxoaren 5ean ospatuko da aurten. Izen ematea otsailaren 23an edo dortsalak amaitzean itxiko dute. 6.000 lasterkarirentzako lekua egongo da. Asteazken goiz honetarako, jada 5.579 emakumeek izena emana zuten klasikoan bihurtu den hitzordu honetarako. Tartean 61 usurbildarrek. Inskripzioa  kirolprobak.com atarian bideratu daiteke 10 euroren truke. Izen emate solidarioa ere egin daiteke 11 eurotan. Inskripzio solidario honek, "behar bereziak dituzten pertsonak garatzearen eta integratzearen alde lan egiten du", berri eman du antolakuntzak.

28. Lilatoiari loturiko deialdiak

Martxoak 3, 4, ostiral eta larunbata

11:00-14:00/16:00-20:00 Lasterkariaren poltsa (dorsal-txipa eta kamiseta) Donostiako Emakumeen Etxean eskuratu ahalko da: Okendo 9an. 

Martxoak 5, igandea

09:00-12:00 Kontsigna zerbitzua Gipuzkoa plazan.

09:45 Verdini Dantza Taldearen erakustaldia Donostiako Bulebarrean.

10:00 Beroketa ariketak monitore batekin Bulebarrean bertan.

10:30 28. Lilatoiaren abiatzea Donostiako Bulebarretik. Helmuga ere Bulebarrean. Ibilbidea: Donostiako erdigunean eta Gros ingurutik barrena. 

11:30 Sari banaketa Alderdi Ederren. Kategoriotako lehen hiru sailkatuak sarituko dituzte:

-Juniorrak: 14-25 urte.

-Seniorrak: 26-45 urte.

-Beteranoak: 46-59 urte.

-+60 urtetik gorakoak.

-Hiru talde jendetsuenak ere sarituko dituzte.

Izena eman duten usurbildarrak

Agurtzane Alkorta Urdampilleta

Uxue Altuna Tapia

Olatz Altuna Zumeta

Idoia Amas Etxarri

Ruth Aramendi Aguinaga

Idoia Aranburu Goikoetxea

Begoña Aranguren Aranburu

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Maria Jesus Arruti Arregi

Izadi Azkonobieta Etxabe

Inma Balda Arruti

Iratxe Begiristain Otegi

Ane Bengoetxea Artetxe

Gurutze Benitez Galarza

Carlota Blazquez Martin

Aitana Davila

Leire Diaz Ventura

Itziar Dorronsoro Ariz

Leire Durandegi

Idoia Eceiza Iruretagoyena

Maitane Eizagirre Bruño

Aitziber Eizagirre Zaldua

Loli Elkano Irurtia

Saioa Erro Aizpurua

Marimar Estella Arranz

Miren Josune Estella Arranz

Ana Godoy Nuez

Izaskun Goikoetxea

Ane Ibargoyen Alvarez

Josune Iparragirre Tolaretxipi

Beatriz Irasuegi Salsamendi

Andrea Iturain Aizpurua

Maite Iturbe Barrena

Maider Izagirre Sarasola

Amaia Kaperotxipi Arruti

Leire Lizarralde Agirrezabal

Mari Mar Lizaso Ibarbia

Intza Macuso Iribar

Eider Makazaga Estella

Ana Maria Martin Alberdi

Lara Montes Guerra

Amaia Murugarren Merino

Alazne Olaizola Iparragirre

Jone Pikabea Muxika

Monica Ramos Merayo

Lurdes Salaberria Garmendia

Maite Santamaria Tejedor

Saioa Sarasola Miguel

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Elixabete Udabe Pagola

Olatz Urdangarin Salsamendi

Elhuiar Urdanpilleta Martikorena

Enara Urdanpilleta Villagrasa

Doltza Urdanpilleta Villagrasa

Marimar Uribe Navarro

Ainara Uribe Navarro

Arantxa Usarralde Aranzadi

Ekiñe Zalakain Martija

Josune Zaldua

Nekane Zaldua Iturriotz

Olatz Zuloaga Segurola

Informazio gehiago eta inskripzioak: kirolprobak.com

Antolakuntzaren web orria: http://lilaton.es/eu/