Udajolaserako eta NOAUA! astekaria banatzeko lan deialdiak

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 22a, 10:26

Lan deialdi ezberdinak abiatu ditugu NOAUA! Kultur Elkartean. Batetik, NOAUA! astekaria etxez etxe banatzeko ordezkoen lan poltsa osatu nahi genuke. Bestetik, uztailean Usurbilgo Udalarekin batera antolatu ohi dugun Udajolaserako arduradun eta begiraleak behar ditugu. Segidan dituzue, deialdion gaineko xehetasunak: 

Udajolaserako arduraduna eta begiraleak behar ditugu

Zehaztasunak: Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak uztailean ohi duen Udajolas aisialdiko ekimenerako arduradun eta begiraleak behar dira. 

Profila:

-2 urteko esperientzia.

-Zuzendari titulua izatea.

-Begirale titulua izatea.

-EGA edo baliokidea den agiria izatea.

-Sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

-Usurbildarrek lehentasuna izango dute.

NOAUA! astekaria banatzeko ordezkoen lan poltsa osatzeko deialdia

Zehaztasunak: Gaur egungo banatzaileren batek bere lana utziko balu, ordezkoa beharko genuke. Horretarako osatu nahi dugu lan-poltsa.

Lan deialdion inguruko informazio gehiagorako eta Curriculumak bidaltzeko:

elkartea@noaua.eus

943 360 321

Bordaberri, 3