Gutxieneko zerbitzu egun gehiago Euskotrenen

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 22a, 07:57

Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek lan uzte gehiago iragarri dituzte aste honetarako, otsailaren 21 eta 23rako, baita hilaren 27rako ere Zumaia-Donostia eta Lasarte-Oria-Hendaia lineetan. Ez egun osoz, ordu tarte zehatzetan baizik. Astebururako ere, Inauteriak eta lan uzteak tarteko, Lasarte-Oria-Hendaia lineako ordutegiak egokitu dituzte.

Gogoan izan, udazkenaz geroztik lan uzte partzialak egiten ari dira Amara eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzeko langileak. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira, zerbitzuen maiztasuna eta kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea.

Gutxieneko zerbitzuen egutegi eta ordutegiak

Otsailak 23, osteguna

Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 6:55-9:05/17:55-20:05.

Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia

Lasarte-Hendaia

Hendaia-Lasarte

Otsailak 25, larunbata

Topoa, otsailak 25

Topoa, otsailak 26

Otsailak 27, astelehena

Gutxieneko zerbitzuen ordutegia: 7:25-9:35/18:25-20:35.

Zumaia-Donostia/Donostia-Zumaia

Lasarte-Hendaia

Hendaia-Lasarte

Informazio gehiago:

euskotren.eus

902 543 210

@euskotrenEJGV (Twitter)

Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)