Hemen dira inauteriak. Harrera egiten lehenak, ohi bezala, ikastetxeak izango dira, ostiral honetan eskainiko dituzten emanaldien bidez. Aginaga eta Zubietako Eskola Txikiek euskal mitologiaren inguruko dantza eta kalejira saioak antolatu dituzte bazkalosterako.
Udarregi Ikastolak, Oiardo Kiroldegian ospatuko du ikasleen ikuskizuna goizeko 11:00etatik aurrera. Ordu laurden lehenago irekiko dute sarbidea, aurrez gonbidapen bat eskuratu dutenentzat soilik. Honatx ikuskizun guztion eta ate joka ditugun inauterien inguruko egitarau zabala:
INAUTERIAK 2017
Otsailak 24, ostirala
Ikasleen emanaldiak
11:00-12:25 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian (sarbidea 10:45ean irekiko dute). Sarrera mugatua. Haurren familiei sarrera bakarra emango zaie. "HHkoen dantza ikuskizuna hasiko da, urteroko beraien jantzi bitxiarekin. Ondoren, LHko ikasleak sartuko dira pistara eta "Zaborra ere gurekin dantzan" gaiaren inguruan eskainiko digute saioa. Ikasleek sormena landuz parte hartu dute dantza, koreografia eta istorioa antolatzen. Zabor eta zabor ontziez gain izango ditugu bai, beste pertsonaia berezi batzuk... ezetz asmatu?".
LHko saioaren ondoren, DBHkoek hartuko dute kiroldegiko pista, "Musikalak" gaia hartuta, sorpresaz beteriko koreografiak eskainiko dizkigute".
15:00 Aginagako Eskola Txikikoen emanaldia Aginagako frontoian. "Euskal Mitologia" ardatz duten euskal dantzak eskainiko dizkiete gurasoei.
15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta, Eskolan lantzen ari diren Euskal Mitologiari loturiko mozorroekin (galtzagorriak, gizontxoak, lamiak, sorginak...). Alamandegin, Barazarren eta Zubietako plazan egingo dituzte geldiuneak.
Orbeldi Dantza Taldea
19:30-20:30 Orbeldi Dantza Taldekoen kalejira Oiardo Kiroldegitik. Amaiera ekitaldia, 20:30etan Mikel Laboa plazan.
Otsailak 25, larunbata: Inauteri Festa
Gaia: “Ingurumena”.
12:00-12:30 Burrunbazale txaranga frontoian.
12:30 Kantu Taldekoen jira abiatzeko 3 kantu abestuko dituzte Burrunbazale txarangakoekin Mikel Laboa plazan.
Ondoren, kantu-jira kalez kale eta Burrunbazale txarangakoekin kalejira. Bakoitzak bere ibilbidea osatuko du.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
17:00 Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira dultzaineroekin. Ibilbidea: Joxe Martin Sagardia plaza, Kale Nagusia, Zubiaurrenea kalea, Artzabal parkea (Atsedena), Puntapax kalea, Bordatxo taberna, Kontseju Zaharra kalea, Mikel Laboa plaza, Irazu kalea, Usurbilgo Frontoia. Amaieran, balsa. xirolarru-dultzaina hirukotearen estreinako saioa.
19:00-21:00/23:00-01:30 Kankhar musika jartzailea frontoian.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.