Martxoaren 10ean ospatuko da Artzabalen, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ane Labaka bertsolariak bilduko dituen saioa. 16 eurotan eskuratu ahalko dira txartelak, aipatu moduan, asteburutik aurrera. Aitzaga eta Bordatxo tabernetan izango dituzte salgai. Matrakak, Usurbilgo Talde Feministak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak martxoaren 8ko Emakumeen Egunari lotuta antolatu duten ekimenetako bat izango da. Hemen duzue osatu duten egitaraua. Oraindik, aldaketaren bat egon daiteke:
Martxoak 5, igandea: 28. Lilatoia Donostian
09:00-12:00 Kontsigna zerbitzua Gipuzkoa plazan.
09:45 Verdini Dantza Taldearen erakustaldia Donostiako Bulebarrean.
10:00 Beroketa ariketak monitore batekin Bulebarrean bertan.
10:30 28. Lilatoiaren abiatzea Donostiako Bulebarretik. Helmuga ere Bulebarrean. Ibilbidea: Donostiako erdigunean eta Gros ingurutik barrena.
11:30 Sari banaketa Alderdi Ederren. Kategoriotako lehen hiru sailkatuak sarituko dituzte:
-Juniorrak: 14-25 urte.
-Seniorrak: 26-45 urte.
-Beteranoak: 46-59 urte.
-+60 urtetik gorakoak.
-Hiru talde jendetsuenak ere sarituko dituzte.
Antolatzailea: Atletico San Sebastian.
Xehetasun gehiago: Usurbildarrak 28. Lilatoian
Martxoak 10, ostirala
21:00 "Testurak" bertso-afaria Artzabalen.
Parte hartuko duten bertsolariak: Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ane Labaka.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
Menua: pikatzekoa, entsalada epela, entrekota eta gazta tarta. Edaria eta kafea.
Prezioa: 16 euro.
Txartelak: otsailaren 24tik aurrera, Aitzagan eta Bordatxon salgai.
Martxoak 12, igandea
18:00 "En transito" dokumentala.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Bidez Bide Elkartea, Donostiatik Gipuzkoa mailan lan egiten duen elkarte txikia da. Feminismotik lan egiten dute. Hori dela eta, Oscar Tejedor zinemagilearekin batera egin dute "En Tránsito" dokumentala. Lan honek zaintza lanak kokatzen ditu erdigunean, Latino Amerikatik EH-ra migratutako hainbat emakumeek, euren seme-alabekin ezartzen dituzten harremanak nolakoak diren eta zaintzaren gestioa nola egiten duten erakusten duelarik. Finean, dokumentalak zaintza lanen kate globalek emakumeen bizitzetan duen eraginaz, amatasun transnazionaletaz edo zaintza lanen feminizazioaz hausnartzera garamatza. Proiekzioaren ostean, Soraya Ronquillorekin mintzaldia egiteko aukera izango dugu".
Oharra: gaztelaniaz.
Martxoak 18, larunbata
10:00-14:00 / 15:30-19:30 Autodefentsa feminista tailerra Potxoenean.
Izen ematea aurrez, Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailean:
943 377 110
parekidetasuna@usurbil.eus
Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak egon daitezke.
Antolatzaileak: Matrakak Usurbilgo Talde Feminista eta Usurbilgo Udala.