Hiru eskubaloi neurketa eta bi futbol partida jokatuko dira larunbatean, Oiardo Kiroldegian eta Haranen hurrenez hurren. Igandean ez da kirol hitzordurik izango. Honatx asteburuko kirol agenda:
Futbola Haranen
Otsailak 25, larunbata
10:00 Infantil neskak: Usurbil F.T. "B"-Oiartzun K.E. "B"
16:00 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Elgoibar C.D.
Eskubaloia Kiroldegian
Otsailak 25, larunbata
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5C-Urnieta 5B
10:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Ordizia
19:30 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko maila: Usurbil K.E.-San Adrian
Arantza-Beintza txangoa, martxoaren 12an
Martxoaren 12rako antolatu du Andatza M.K.T.-k urteko lehen zazpi hilabeteotan osatu asmo duten Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko hirugarren etapa. 22 kilometro irteerarako joan etorria autobusez egin, eta ondoren, txangoaren amaituta, Beintzako Orbela aterpean egingo duten bazkarian parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da martxoaren 8ra arte. Gogoan izan plaza kopurua mugatua izango dela. 25 euroren truke dastatu ahalko da aipatu aterpeko otordua eta egin ahalko da joan etorria, goizeko 07:30etan Oiardo Kiroldegitik abiatuko den autobusean. Ordainketak kontu zenbakiotako batean egin beharko dira:
RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321
KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805
Informazio gehiago: andatza.com
Oharra: “Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean”.