Heldu da eguna! Prestatu dituzuen mozorroak jantzi eta kalean, festa giroan murgiltzekoa. Aparteko egun eguzkitsua izango dugu gainera. Aitzakarik ez da beraz, egun osoz ospatuko dugun Inauteri Festara gerturatzeko. Ingurumenari eskainia egongo da aurtengo jaialdia. Eguerditik gauera, kale giroaz gozatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditugu zenbait herritar eta eragilerekin elkarlanean. Honatx eguneko agenda. Ondo pasa!
Otsailak 25, larunbata: Inauteri Festa
Gaia: “Ingurumena”.
12:00 Burrunbazale txaranga frontoian.
12:15 Kantu Taldekoen jira abiatzeko 3 kantu abestuko dituzte Burrunbazale txarangakoekin Mikel Laboa plazan.
Ondoren, kantu-jira kalez kale eta Burrunbazale txarangakoekin kalejira. Bakoitzak bere ibilbidea osatuko du.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
17:00 Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira dultzaineroekin. Ibilbidea: Joxe Martin Sagardia plaza, Kale Nagusia, Zubiaurrenea kalea, Artzabal parkea (Atsedena), Puntapax kalea, Bordatxo taberna, Kontseju Zaharra kalea, Mikel Laboa plaza, Irazu kalea, Usurbilgo Frontoia. Amaieran, balsa. xirolarru-dultzaina hirukotearen estreinako saioa.
19:00-21:00/23:00-01:30 Kankhar musika jartzailea frontoian.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.
Aurreko edizioetan...
Ingurumenaren ingurukoa izango da gaurko Inauteri Festa. Azken hamarkada pasatxoan denetariko gaiak izan ditugu mozorro festan:
2017: Ingurumena.
2016: lanbideak.
2015: ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.
Ekar dezagun gogora iazko Inauteri Festa. Oroitzen duzue? Honatx iruditan: 2016ko Inauteri Festa iruditan