Zubietako Eskola Txikikoek kalejiran ospatu dituzte Inauteriak

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 25a, 10:39

Guraso, hezitzaile eta ikasleak dantza batean jarri zituen Inauteri Festa ospatu zuen Zubietako Eskola Txikiak ostiral bazkalostean. Euskal Mitologia lantzen ari dira ikasgelan. Inauteriak zirela baliatuta, gai hau baliatu zuten mozorrotzeko. Eta euskal dantzak, eskola, Alamandegi, Barazar ingurua eta frontoi ondoko plaza lotu zituen kalejirarako. Irudiotan bildu dugu Zubietako Eskola Txikikoek ospatu zuten mozorro festa.