Kantua eta txaranga, biak uztartu ditu Inauteri Festa jendetsu eta eguzkitsu honen abiapuntuak. Mikel Laboa plazan elkartu dira goitik behera mozorrotu zaizkigun Usurbilgo Kantu Taldekoak eta Burrunbazale txarangakoak. Emanaldi eder askoa eskaini dute. Herria esnatu eta Inauteri Festan murgiltzen lagundi digute. Gero, bakoitza bere bidetik, Kaxko osora zabaldu dute jai giroa. Irudiotan bildu dugu frontoi atzeko emanaldi bateratua.