Ama Lurraren aldeko Inauteri Festa itzela eguerdian

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 25a, 16:37

Giro eguzkitsuak eta parrandarako gogoak erakarrita, jendetza batu da Inauteri Festako lehen orduotan. Eguerdi partean Kaxkoa denetariko mozorrotuez bete da. Guztiek egin diote gorazarre Ama Lurrari. Ingurumena zaintzearen aldeko mezu, aldarriak nagusitu dira herritarren jantzietan. Giro alai eta koloretsua izan dugu eguerdi partean. Inauteri Festa hasi baino ez da egin!

Otsailak 25, larunbata: Inauteri Festa

Gaia: “Ingurumena”.

16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!

17:00 Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira dultzaineroekin. Ibilbidea: Joxe Martin Sagardia plaza, Kale Nagusia, Zubiaurrenea kalea, Artzabal parkea (Atsedena), Puntapax kalea, Bordatxo taberna, Kontseju Zaharra kalea, Mikel Laboa plaza, Irazu kalea, Usurbilgo Frontoia. Amaieran, balsa. xirolarru-dultzaina hirukotearen estreinako saioa.

19:00-21:00/23:00-01:30 Kankhar musika jartzailea frontoian.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.