Dj Kankharrek hartu du, Lauburu Konpartsaren eta Burrunbazale txarangaren lekukoa

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 25a, 22:10

Kalejiraz josia izan dugu Inauteri Festa eguna. Eguerdi partean, Burrunbazale txaranga eta Usurbilgo Kantu Taldekoek, mozorro jaia herri erdigunera hedatu dute. Arratsaldean ere Burrunbazale txarangakoak izan ditugu bidelagun. Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ere kalez kale aritu da. Erraldoiak dantza erakustaldi ikusgarriak egiten, eta buruhandiak haurren atzetik lasterka. 

Konpartsaren eta Burrunbazale txarangakoen kalejirak frontoian amaitu dira. Alberto Pikabea aginagarrak edo Dj Kankharrek hartu du haien lekukoa. Frontoia dantza batean jarri du afalaurretik. Goizaldera arte musikaz girotuko digu Inauteri Festa. Ondo pasa!