Kalean gora, kalean behera ibili zen Inauteri Festara gerturatu zen jendetza larunbat egun osoz. Eguraldi ederrak eta parrandarako gogoak bultzata, koloretsu bezain jendetsua izan zen eguerdian hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen jaialdia. Egunez, kalejirek bildu zuten ekitaldien protagonismoa; Kantu-jirak, Burrunbazale txarangak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak... eta hainbat lagun koadrilek osaturiko karrozek.
Kantu Taldea eta Burrunbazale txaranga
Kantua eta txaranga, biak uztartu zituen Inauteri Festa jendetsu eta eguzkitsuak. Mikel Laboa plazan elkartu ziren goitik behera mozorrotuta, Usurbilgo Kantu Taldekoak eta Burrunbazale txarangakoak. Emanaldi eder askoa eskaini zuten. Herria esnatu eta Inauteri Festan murgiltzen lagundu ziguten. Gero, bakoitza bere bidetik, Kaxko osora zabaldu zuten jai giroa. Irudiotan bildu genuen frontoi atzeko emanaldi bateratua:
Kantu-jiraren hasiera iruditan
Buruhandi eta Erraldoien Konpartsa
Urteko lehen irteera zuten. Iaz ez bezala, oraingoan eguraldia lagun izan zuten. Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ere kalez kale aritu zen Inauteri Festa girotzen. Erraldoiak dantza erakustaldi ikusgarriak egiten, eta buruhandiak haurren atzetik lasterka. Gainera, musikari talde berria estreinatu zuten; xirolarru-dultzaina hirukotea. Irudiotan bildu genuen:
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira
Dj Kankhar
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Burrunbazale txarangak eginiko kalejiren lekukoa hartu zuen Alberto Pikabeak edo Dj Kankharrek larunbat iluntzean. Goizaldera arte frontoian bildutakoak dantza batean jarri zituen: