Denetariko erabakiak hartu dituzte osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 28a, 04:03

Martxoaren 8ari eta Picassoren "Guernica" euskal herriratzeko eskaerari loturiko mozio bana, GHK-ren 2017ko tarifak auzibidean errekurritzea, gipuzkoarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzea... Eremu ezberdinei eragiten dieten erabakiak hartu ditu udalbatzak, astearte arratsalde honetan egin duten osoko ohiko bilkuran. Honatx udal ordezkarien bozketen emaitzak:

Udalbatzak hartutako erabakiak

-Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren hondakinen goi kudeaketa zerbitzugintzaren 2017 ekitaldirako tarifak auzibidean errekurritzea.

Bozketa: gehiengo osoz onartua. EHBildu alde. EAJ eta PSE aurka.

-Gipuzkoako Lurralde Historikoko Herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzea. 

Bozketa: aho batez onartua.

-EAJ-PNV udal taldeko zerrendaburuaren arduraldi partziala.

Bozketa: gehiengo osoz onartua. EHBildu eta EAJ alde, PSE abstentzioa.

-Aurrekontua gauzatzeko Udal Arauaren 9. artikulua egokitzea.

Bozketa: gehiengo osoz onartua. EHBildu eta EAJ alde, PSE abstentzioa.

-2017. urteko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa.

Bozketa: gehiengo osoz onartua. EHBildu eta PSE alde. EAJ abstentzioa.

-Igogailuak instalatzeko ordenantza bertan behera uztea. Hasierako onarpena.

Bozketa: aho batez onartua.

-Usurbilgo Udalean genero mainstreaming estrategia sustatzeko ardura hartzeko konpromezua.

Bozketa: aho batez onartua.

-Andoaingo Udalari eskualdeko lankidetza hitzarmenaren ordezkaritza lagatzea Toki Garapenaren, Sustapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren alorrean.

Bozketa: aho batez onartua.

-“Guernica” Gernikara mozioa.

Bozketa: aho batez onartua.

-2017ko martxoak 8 mozioa.

Bozketa: aho batez onartua.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA