Lasarte-Orian, Urola Kostan, eta udalerri honetan, Usurbilen ere maiatzaren 7rako galdeketak deitu dituzte. Zubieta ere olatu honetara batu da. Galdeketa propioa antolatzen hasiak dira. Maiatzaren 7ko galdeketa halere, prozesu luze eta sakonago baten baitan kokatzen dute zubietarrek. Larunbat eguerdiko 12:00etan Zubietako errebote plazan deitu duten herri agerraldi baten bidez aurkeztuko dituzte hitzordu honen nondik norakoak.
Maiatzaren 7ko hitzordua halere, zubietarrek burutu asmo duten prozesu luzeago eta sakonago baten baitan kokatzen dute. "Zubietarrok herri bezala beti aitortu dugu bagarela desberdin, gure herri izaera propioa dugula baina inoiz ez garela ausartu publikoki jauzi bat ematera. Aukera hau baliatu nahi da, zubietarrok gure herri aitortza mahai gainean jartzeko. Martxoaren 4ko ekitaldian, Euskal Herriko etorkizunaz guk herri moduan erabaki nahi dugula irudikatu nahi dugu. Herri baten adierazpena izatea nahi genuke. Herriaren agerraldi publikoa", adierazi dio galdeketa antolatzen ari den zubietar taldeak, aste honetako NOAUA! aldizkariari eskaini dion elkarrizketan. Larunbaterako deitu duten herri agerraldian parte hartzera deitzen dituzte zubietarrak:
Maiatzaren 7ko galdeketa aurkezteko herri agerraldia larunbatean
Eguna: martxoak 4, larunbata.
Ordua: 12:00.
Tokia: Zubietako Errebote Plaza.
Egitaraua: galdeketa bideratuko duen elkartearen, logoaren eta manifestuaren aurkezpena. Argazki herrikoia aterako da. Herriko eragileen parte hartzea, Asier Azpiroz bertsotan, jan edana, manifestua sinatzeko aukera…
Oharra: galdeketa antolatzeko taldea asteartero biltzen da 19:00etan Zubietako Kaxkapen.
Antolatzailea: Zubietako galdeketa antolatzen ari den herritar taldea.