Martxoaren 8ari loturiko bertso-afaritarako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 28a, 09:09

Matrakak Usurbilgo Talde Feministak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak elkarlanean josi dute jada, Martxoaren 8ari begirako egitaraua. Antolatu dituzten ekimenen artean, azken urteotan arrakastatsua suertatu den bertso-afaria dago. Aurtengoan, ostiralez, martxoaren 10ean ospatuko da Artzabalen. Txartelak salgai dituzue jada, Aitzaga eta Bordatxo tabernetan. Honatx Martxoaren 8aren bueltan deitu dituzten ekimenak:

Martxoak 5, igandea: 28. Lilatoia Donostian

09:00-12:00 Kontsigna zerbitzua Gipuzkoa plazan.

09:45 Verdini Dantza Taldearen erakustaldia Donostiako Bulebarrean.

10:00 Usurbildarren argazkia, Bulebarreko erloju ondoan.

10:00 Beroketa ariketak monitore batekin Bulebarrean bertan.

10:30 28. Lilatoiaren abiatzea Donostiako Bulebarretik. Helmuga ere Bulebarrean. Ibilbidea: Donostiako erdigunean eta Gros ingurutik barrena. 

11:30 Sari banaketa Alderdi Ederren. Kategoriotako lehen hiru sailkatuak sarituko dituzte:

-Juniorrak: 14-25 urte.

-Seniorrak: 26-45 urte.

-Beteranoak: 46-59 urte.

-+60 urtetik gorakoak.

-Hiru talde jendetsuenak ere sarituko dituzte.

Antolatzailea: Atletico San Sebastian.

Xehetasun gehiago: izena eman duten usurbildarren zerrenda

Martxoak 10, ostirala

21:00 "Testurak" bertso-afaria Artzabalen.

Parte hartuko duten bertsolariak: Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ane Labaka.

Gai jartzailea: Maite Berriozabal.

Menua: pikatzekoa, entsalada epela, entrekota eta gazta tarta. Edaria eta kafea.

Prezioa: 16 euro.

Txartelak: otsailaren 24tik aurrera, Aitzagan eta Bordatxon salgai.

Martxoak 12, igandea

18:00 "En transito" dokumentala.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Zehaztasunak: "Bidez Bide Elkartea, Donostiatik Gipuzkoa mailan lan egiten duen elkarte txikia da. Feminismotik lan egiten dute. Hori dela eta, Oscar Tejedor zinemagilearekin batera egin dute "En Tránsito" dokumentala. Lan honek zaintza lanak kokatzen ditu erdigunean, Latino Amerikatik EH-ra migratutako hainbat emakumeek, euren seme-alabekin ezartzen dituzten harremanak nolakoak diren eta zaintzaren gestioa nola egiten duten erakusten duelarik. Finean, dokumentalak zaintza lanen kate globalek emakumeen bizitzetan duen eraginaz, amatasun transnazionaletaz edo zaintza lanen feminizazioaz hausnartzera garamatza. Proiekzioaren ostean, Soraya Ronquillorekin mintzaldia egiteko aukera izango dugu".

Oharra: gaztelaniaz.

Martxoak 18, larunbata

10:00-14:00 / 15:30-19:30 Autodefentsa feminista tailerra Potxoenean.

Izen ematea aurrez, Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailean: 

943 377 110

parekidetasuna@usurbil.eus

Antolatzaileak: Matrakak Usurbilgo Talde Feminista eta Usurbilgo Udala.