Zubietarrek lasartearrekin batera ospaturiko Euskal Inauterien eskutik hasi ginen girotzen mozorro festarako. Ikastetxeek hartu zuten lekukoa gero, hilaren 24an. Euskal mitologia, hondakinen kudeaketa edota musikalak hizpide hartuta koreografia eder askoak eskaini zituzten. Eta erakustaldi bikaina egin zuten baita Orbeldikoek, Adunako azeri dantzak plazaratuz Inauteri Festa egunaren bezperan.
Mozorro jai handiaren egunerako proposatua genuen gaiarekin, Ingurumenarekin bat eginez, Ama Lurraren defentsa sutsua egin zuen, eguraldi onak eta parrandarako gogoak erakarrita, kale giroaz gozatzera irten zen jendetzak. Kantu-jira, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsakoen kalejira, Burrunbazale txarangakoen emanaldi ibiltaria, edota DJ Kankhar izan genituen mozorro festa girotzen. Mimo handiz landutako mozorrodun herritarrek, karroza eta guzti, gogotik ospatu zuten Inauteri Festa handia.
Amaitu dira aurtengoz inguruotako inauteriak. Irudiotan bildu ditugu, igaro berri diren ospakizunak:
Irudi bilduma: NOAUA!ren Argazkitegia
Bideoak: NOAUA! TB
Zubietako Euskal Inauteriak
Udarregi Ikastolakoen ikuskizuna
Aginagako Eskola Txikikoen emanaldia
Zubietako Eskola Txikikoen emanaldia
Orbeldi Dantza Taldearen kalejira
INAUTERI FESTA
Kantu-jira
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira
Dj Kankhar