Gutxieneko zerbitzuak asteazkenean, tren eta autobus zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2017ko ots. 28a, 19:06

24 orduko greba orokorra deitu dute Euskotreneko langileek asteazken honetarako, martxoaren 1erako. Enpresako zuzendaritzak sindikatuak, Batzorde Iraunkorra eta Amara eta Araso lan egoitzetako greba batzordea osatzen duten langileak salatu dituzte. Hain zuzen, salaketa horren harira asteazken honetan epaiketa izango dute Donostian. 

Langileek LAB, CCOO, UGT, ESK eta independenteen sindikatuen babesa dute. Greba eskubidearen aurkako eraso argitzat jo dute sindikatuek Euskotrenen salaketa. Epaitegi atarian, enkartelada egingo dute asteazken goizeko 11:30etan. Euskotreneko zuzendaritzari, sindikatuen eta greba eskubidearen aurkako jokabidetzat jotzen duten hau, bertan behera utzi dezatela eta jarria duten salaketa erretira dezatela eskatzen diote.

Gutxieneko zerbitzuak 

Asteazken honetako egun osoko greba deialdiak Usurbildik igarotzen diren tren eta Urola Kostako UK09 lineari, Zumaia N-634 errepidetik Donostiarekin lotzen duen autobus zerbitzuari eragingo die. Esteka hauetan duzue, finkatu diren gutxieneko zerbitzuen berri:

Gutxieneko zerbitzuen ordutegiak

Martxoak 1eko autobus zerbitzua

Martxoak 1eko tren zerbitzua Deba-Amara artean

Martxoak 1eko tren zerbitzua Hendaia-Lasarte artean

Martxoak 1eko tren zerbitzua Lasarte-Hendaia artean

Informazio gehiago:

euskotren.eus

902 543 210

@euskotrenEJGV (Twitter)

Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)

lurraldebus.eus