Datorren odol ematea, martxoaren 6an

Noaua Aldizkaria 2017ko martxoaren 2a

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin lehen astelehenetarako finkatu ohi duen hitzordua, martxoaren 6rako finkatu dute. Ordutegia ohikoa izango da; 18:00-20:30 artean anbulatorioan eman ahalko da odola.

Odola emateko baldintza nagusiak

-18-70 urte artean izatea.

-50 kg baino gehiago pisatzea.

-Osasuntsu egotea.

-Gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat harrapatzea eragingo ligukeen inolako arrisku-jarduerarik egin ez izana.

-Zalantzak argitzeko: gotatanta.com edo gerturatu anbulatoriora, odol emate egunean.

-Odol emanaldien maiztasuna: urtean 3 aldiz.

Urtean zehar: bi hilean behin, lehen astelehenetan.

Informazio gehiago: gotatanta.com

Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.