Galdeketei begirako deialdiak eta Emakumeen Eguna, martxoko hitzorduen artean

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 2a, 13:32

Udaberria heldu zain egon gabe, ekitaldien loraldia martxoa hasieratik biziko dugu Usurbilen. Beste behin, herritar orori zuzenduriko ekimen, deialdi edota hitzordu eskaintza zabala prestatu dute herri eragile desberdinek, estreinatu berri dugun hilabeterako:

Martxoak 3, ostirala

17:30 Gazteen batzarra: jai ereduen inguruko hausnarketa Potxoenean.

Martxoak 4, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik sagardora ikastaroko saioa Potxoenean: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa", Josu Osaren eskutik.

12:00 Zubietako maiatzaren 7ko galdeketaren aurkezpena, Zubietako Errebote Plazan.

Martxoak 5, igandea

10:30 28. Lilatoia Donostiako Bulebarretik. Parte hartzaileen artean, 64 usurbildar.

12:00 Herritzartu: udal ordezkarien Maiatzaren 7ko galdeketari atxikimendu ekitaldia udaletxe aurreko plazan.

17:00 Haurrentzako zinea Sutegiko auditorioan: "Maitagarri Amandrea".

Martxoak 6, astelehena

18:00 Jai Batzordearen bilera Potxoenean.

18:00-20:30 Odol ematea anbulatorioan.

Martxoak 8, asteazkena

18:15 Pello Añorga ipuin kontalaria Aginagako ludotekan.

Martxoak 10, ostirala

17:30 Alternatibak eraikitzeko gazteen batzarra Potxoenean: intereseko eremuen lanketa.

21:00 "Testurak" bertso-afaria Artzabalen.

Martxoak 11, larunbata

17:00 Gipuzkoako Karta Jokoen Txapelketako herri mailako finala Aginagako Arrate Elkartean.

Martxoak 12, igandea

07:30 Autobusez, Oiardo Kiroldegitik Arantza-Beintza mendi irteera.

18:00 "En transito" dokumentala Sutegiko auditorioan.

Martxoak 13, astelehena

17:00 Jubilatu Astea: "Ekonomia, interes tipoak" hitzaldia Artzabalgo ekitaldi aretoan.

Martxoak 14, asteartea

17:00 Jubilatu Astea: "Aiton amonen aterpea" antzezlana Artzabalgo ekitaldi aretoan.

Martxoak 16, osteguna

17:00 Jubilatu Astea: "Emozioak bizi" hitzaldia Artzabalgo ekitaldi aretoan, Matia Fundazioko kide baten eskutik.

18:30/19:00 NOAUA! K.E.-ko bazkideen batzarra Potxoenean.

Martxoak 17, ostirala

09:00 Jubilatu Astea: Hernanira ibilaldia eta bazkaria.

17:30 Clown saioa Bihurri ludotekan: "Gorputz higienea".

19:00 "Nacido en Siria" dokumentala eta solasaldia Sutegiko auditorioan.

Martxoak 18, larunbata

10:00-14:00 / 15:30-19:30 Autodefentsa feminista tailerra Potxoenean.

Martxoak 19, igandea

11:00-15:00 4. Bizi Kalea, Munalurrako Txapeldun taberna aurreko plazan. Tartean, maiatzaren 7ko galdeketaren aldeko tonbola.

14:00 Jubilatu Astea: bazkaria Atxega Jauregian.

Martxoak 20, astelehena

18:00/19:00 13. Soinurbil: organo erakustaldia Salbatore Elizan.

Martxoak 21, asteartea

18:30 13. Soinurbil: “Kontu kantari” jolasean ikasi, musikaz hazi" Sutegiko auditorioan.

Martxoak 22, asteazkena

19:00 13. Soinurbil: organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan.

Martxoak 23, osteguna

19:00 13. Soinurbil: Beasaingo musika eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Martxoak 24, ostirala

20:00 13. Soinurbil: Rockalean ikuskizuna kalean.

Martxoak 25, larunbata

12:00 13. Soinurbil: Zumarteko Pop-Rock taldea Mikel Laboa plazan.

19:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.

Martxoak 26, igandea

12:00 13. Soinurbil: Azkoitiko musika bandaren kalejira eta kontzertua. 

19:00 14. Laburbira Sutegin: "Azken Saskia", "Beti bezperako koplak", "Ihesa", "Elemakarrak", "Jalgi", "280º", EUSPOT Lehiaketako spot onenak, "Hileta". 

Martxoak 29, asteazkena

18:00 "Aho bete amets... saio ludiko-praktikoa, Yolanda Arrietarekin" Sutegi udal liburutegian.

Martxoak 31, ostirala

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan. 

Usurbilgo Udalaren kultur agenda:

http://kultura.usurbil.eus/edukiak/deskargak/490ba7_Usurbil_2017%20martxoa.pdf