Adi egunotan etxeko postontziari, maiatzaren 7ko galdeketa antolatzen ari den Herritzartu Elkartearen eskuorri bat jasoko baituzue. Bertan, galdeketarako 3 galdera proposatzen dira. Haietako bat, egokien iruditzen zaizuena hautatzeko aukera izango duzue eskuorri horretan. Gero, eskuorri hau Herritzartuk asteburu honetan bertan, martxoaren 3an, 4an eta 5ean jarriko duen mahaiko kutxan sartu ahalko duzue. Badira ordea, galdera adosteko prozesu honetan parte hartzeko bide gehiago ere. Segidan dituzue xehetasunak.
Galderak
Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?
Ados al zaude euskal estatu independentea sortu, garatu eta babestearekin?
Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?
Parte hartzeko bideak:
usurbilgureeskudago@gmail.com
634 445 512 (whatsapp mezua)
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU
Etxez etxe banatuko diren esku-orrietan galdera egokiena aukeratu eta eskuorria, Herritzartuk martxoaren 3, 4 eta 5ean jarriko duen mahaiko kutxan sartuz
Galdera adosteko prozesua
-Martxoaren 12ra arte: herritarrek martxoaren 12ra arte, proposatu diren 3 galderetako bat hautatzeko aukera izango dute.
-Ondoren: Talde Sustatzaileak behin betiko galdera zehaztuko du.
-Martxoaren 19an: hautatutako galdera plazaratuko da jendaurreko ekitaldi bidez.
Lan taldeak
Maiatzaren 7an herri honetan ospatuko den galdeketa antolatzeko herritar ororentzat zabalik dauden lan talde ezberdinak osatu dira. Egunotan biltzen dira taldeok Potxoenean:
-Galdera adosteko taldea: asteartea, 19:00etan.
-Komunikazio taldea: asteartea 20:00etan.
-Ekintzak antolatzeko taldea: asteazkena 18:30ean.
-Finantziazioa: asteazkena 18:30ean.
Atxikimendu bilketa
Zabalik segitzen du, Herritzarturen manifestuari atxikimendua adierazteko kanpainak. Dagoeneko ehunka herritar eta hamarnaka eragileek bat egin dute manifestu honekin:
Datozen deialdiak
Martxoak 5, igandea
12:00 1979tik gaur arte Usurbilek izan dituen alkate eta zinegotzi hainbaten atxikimendu ekitaldia eta argazkia frontoian.
Martxoaren 12ra arte
Galdeketarako galderen gaineko iritzia emateko aukera bideotatik:
usurbilgureeskudago@gmail.com
634 445 512 (whatsapp mezua)
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU
Etxez etxe banatuko diren esku-orrietan galdera egokiena aukeratu eta eskuorria, Herritzartuk martxoaren 3, 4 eta 5ean jarriko duen mahaiko kutxan sartuz
Martxoak 19, igandea
11:00-15:00 Galdeketa babesteko Hurbilago Elkarteak eta Herritzartuk elkarlanean antolaturiko tonbola, Munalurrako Txapeldun taberna aurreko plazan ospatuko den 4. Bizi Kalearen baitan. Sariak egun horretan banatuko diren arren, errifak aldez aurretik erosi ahalko dira euro batean, Bizi Kalea antolatzen duten tabernetan.