Lan deialdi ezberdinak abiatu ditugu NOAUA! Kultur Elkartean. Batetik, NOAUA! astekaria etxez etxe banatzeko ordezkoen lan poltsa osatu nahi genuke. Bestetik, uztailean Usurbilgo Udalarekin batera antolatu ohi dugun Udajolaserako arduradun eta begiraleak behar ditugu. Aginagako txokoetarako ere begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia egin dute. Eta Usurbilgo Udalak, “Operario8” motako bi udal lanpostu betetzeko deialdia. Segidan dituzue, deialdion gaineko xehetasunak:
Usurbilgo Udalaren lan deialdia
“Operario8” motako bi udal lanpostu betetzeko deialdia
Prozedura: lehiaketa-oposaketa irekiaren bidez.
Lan jarduna: urtero Udalak zehazturikoa, “horretarako lanpostuaren izaera eta behar bereziak izango ditu kontuan”.
Baldintzak: Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, 16 urte edukitzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola ziurtagiria edo baliokideren bateko titulua edukitzea, C1 gidabaimena izatea, diziplina-espediente bidez inolako Administrazio Publikotatik kaleratuta ez egotea, zereginak egoki betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea, ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran ez egotea eta 1. hizkuntz eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak dituela frogatu beharko du.
Azterketa probak: hautagaiek lau azterketa igaro beharko dituzte. Lehen ariketa teorikoa izango da (nahitaezkoa eta baztertzailea). Bigarrena, teoriko-praktikoa. Hirugarrena, praktiko. Laugarrenaren emaitza, azkenik, Gai - Ez Gai bezala emango da.
Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira, lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, eta sail horretan sortzen diren aldian aldiko beharrak betetzeko erabiliko du Udalak.
Aginagako txokoetarako lan poltsa
Aginagako Guraso Elkarteak begirale lan-poltsa osatu nahi du. “Aginagan anto- latzen diren Gabonetako, Aste Santuetako eta udako txokoetarako eta baita goi- zetako zaintza zerbitzurako ere. Bidali zuen kurrikulu- mak aginaga@eskolatxi- kiak.org emailera otsailaren 28a baino lehen”.
Udajolaserako arduraduna eta begiraleak behar ditugu
Zehaztasunak: Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak uztailean ohi duen Udajolas aisialdiko ekimenerako arduradun eta begiraleak behar dira.
Profila:
-2 urteko esperientzia.
-Zuzendari titulua izatea.
-Begirale titulua izatea.
-EGA edo baliokidea den agiria izatea.
-Sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
-Usurbildarrek lehentasuna izango dute.
NOAUA! astekaria banatzeko ordezkoen lan poltsa osatzeko deialdia
Zehaztasunak: Gaur egungo banatzaileren batek bere lana utziko balu, ordezkoa beharko genuke. Horretarako osatu nahi dugu lan-poltsa.
Lan deialdion inguruko informazio gehiagorako eta Curriculumak bidaltzeko:
elkartea@noaua.eus
943 360 321
Bordaberri, 3